2007-06-04

oharra

Blogg honetako argazki batzuk google-etik hartu dodaz.

2007-05-11

Eskerrak eta agurrak;

Heldu da ba, agur esateko ordua. Gustura egon naz nire praktikaldiko oroitazpenak gogora ekarten baina blog hau amaitutzat emotera noa. Ekainean azterketak hasiko dira eta laster prestatzen hasiko beharko naz. Eskerrik asko, zuri irakurle, sartzeagaitik eta nire postak irakurtzeagaitik. Eskerrik asko, goian be aipatu dodan arren, nire praktikak ahaztezin egin dozuezan; Edurne, Izaskun, Edurne; maisu Beto, Aitziber, Aintzane, Maite, Agurtzane, Itziar eta Itziarreri (zorionak!!!).

Eta nire eskerrik beroenak 2 pertsonarentzat; batetik nire amatxurentzat, praktiketan egon nazenean egunero entzuteagaitik niri gertatutako gora beherak, eukitako zailtasunak eta hobetzen laguntzeagatik bera irakasle izanda. ESKERRIK ASKO AMATXU!!

Eta bestetik nire mutillari, hasieran blog honegaz pare bat arazo euki nebazanean soluzionzatzen laguntzeagaitik, eta batez be, nire umeen gora behera guztiak ya buruz dakizalako,jeje.
Beste barik, eskerrik asko eta laster arte.

2007-05-10

arduratzen naben gaiak;

Arduratzen naben gaietariko bat, inmigrazioaren asuntoa da. Gure gelara ume atzerritarrak etorriko jakuzala gauza ia segurua da, eta zelan jokatu beharra dago ume horrekaz? ze ariketa egin? zelan berba egin? ze arazoa gordinagoa da gazteleraz berbarik egiten be ez dakienean, ume errusiarrak adibidez.

Aurtengo praktikaldian euki dot ume benezolar bat, Mungira maiatzean heldu zan. Irailean hasi zan klasera, euskerazko klasera, euskera ezagutu bere egin barik. Umea, egunero ordu guztietan dago gugaz gelan, eta dana egiten dau beste ikasleen moduan, fitxak, jolasak, arbelean lanak… dana. Baina beste guztiei azaldu ostean, beragana joaten gara, eta euskeraz-erderaz azaltzen deutsagu ostabere zer egin behar dan. Umea oso argia da, fitxak eta lanak arazo txikiena ere eduki barik egiten dauz, fina da lanean. Gainera hizkuntza berriarekiko interes handia daukana nabaria da. Euskeraz zenbatzen ikasi dau, koloreak euskeraz esaten badakiz, “bai”, “ez”, “andereño”, “zure lekura”… berbak bereganatzen hasi da. Kuriosoa eta polita da ere bai bere berbakerea entzutea. Adibide bat; berak estutxeari “cartuchera” deitzen deutso, eta bere alboko mahaikideari behin esan eutsan; “tienes que recoger la cartuchera”, alboko umea adi-adi geratu jakon. Ez ekian zer esaten ebilkon. Polita da gauza horreek ikustea. Irakasleak, umearentzat, cd bat prestatzen dago han ikusi ahal izateko euskeraz eta erderaz, etxean gurasoen laguntzaz, gorputzeko atalak, etxeko eta gelako gauzen izenak, animaliak….

Klasean ikusi neban lehengo biderrez “bai” eta “ez” baino ez ebezan esaten. Eta joan nintzen egunean, esaten geuntsan guztia ulertzen eban eta bera ere asko saiatzen zan euskeraz berba egiten.
Umeagaz ez dogu aparteko metodologia berezirik erabili, gelan besteak egiten eben bardina egiten eban. Hasieran hainbat keinu egiten geuntsazan hobetu ulertu eta ahalik eta gaztelera gitxien erabiltzeko.

2007-05-07

Pasadan urteko praktikaldiari buruz...

Haur Hezkuntzako 5 urteko gelan egon nintzan pasadan urtean, D eredua, guztiz euskalduna, ingeleseko klasean izan ezik. Gelan 25 ume ziran, 12 mutil eta 13 neska.
Gelan ez egoan ume atzerritarrik, eta ume gehienen gurasoak euskaldunak dira, eta gitxienez umeraren aita edo ama kasu guztietan euskalduna da.
Ume guztiak gauza bategaitik edo besteagaitik azkenean berezi egiten jatzuzan arren, badagoz berez bereziak ziren umeak. Nik honeetariko 4 euki dodaz:

1. Errepikatzailea da eta aurten ere barriz errepikatzeko moduan dago, ez dau atentziorik jartzen klasean, eta bere gainean egon behar dozu momento oro klaseko lanak egiterakoan. Nire praktiketako hilabetean, akademikoki gehien beragaz egon nintzen umea da.

2.Jaiotzean arnasa barik gelditu zala eta, orain ibiltzeko zailtasunak daukaz. Hankak barrurantza doblatuta daukaz eta askotan korrika egiterakoan jausi egiten da. Eta jausten dan bakoitzean bihotza apurtzen jatzu, gainera andereñoak altsatzen ez laguntzeko, berak ikasi beharreko gauza bat zala esan eustan, beraz, min egiten deutsu.

3. Ume diabetikoa da. Askotan berak igartzen eban ez egoala ondo eta 3 urteko gelan bere izekoa zanez andereñoa beragana bialtzen gendun ikusteko ia zelan egoan. Harrigarria zan zelan 5 urtagaz berak igartzen eban, ez egoala ondo eta berak esaten euskun “bajito” egoala, eta gehienetan holan zan, eta insulina pintxatu behar izaten jakon eta zeozer jateko emon.

4.Minbizidun umetxua da. Heldu eta berehala impakto itzela izan zan, uletxu barik egoalako. Benetan ikaragarria izan zan. Aurreko hiruhilabetean asko falta ei izan radioterapia eta kimioterapia emoten ibili jakozalako. Ume hau benetan berezia izan da niretzat

Klasean, umeentzako hogeita bost mahai eta aulki egozan. Mahaiak gelatik banan-banan bananduta egon daitezke edo taldeka jarrita (euren portaeraren arabera egiten zan). Ikasgelak 2 ate daukaz. Lehengo atean kokatzen bagara, gure ezkerraldean kakoak ikusi daikeguz, honeetan umeak euren jakeak eskegitzen dabez. Honeen gainean kortxoak dagoz, umeen irudi eta lanak jartzeko. Honen alboan apalak dagoz, hemen plastikarako erabiltzen dabezan materialak gordetzen dabez, puntzoiak, plastilina, ohialak… Aurrez-aurre lehioak daukaguz, eta lehioen bitarteko hutsune baten, ordenagailua gordetzeko armairua daukagu. Alboan iturri bat dago, bazkaldu aurretik eskuak garbitzeko, edo egarri diranean ura edateko… Honen alboan 2 arbel dagoz, bat laukiduna eta bestea normala. Orain eskumarantza begiratu ezkero, liburutegia aurkitzen dogu, liburuz beteta, eta goiko apalean umeen fitxak, marrazkiak, lanak gordetzeko erabiltzen diran fitxategiak daukaguz. Eta azkenik, andereñoaren mahaia dago, bigarren atearen ondoan, eta mahiaren atzean bere gauzak gordetzeko armairua dauka.
Hormei dagokionez, Haur Hezkuntzan ikasten diren gauzei buruzko irudiz apainduta dago, arbolaren gainean adibidez alfabetoko letra polit batzuk dagoz.
.

Denborari dagokionez, ordutegia erabiltzen dabe. Lan plangintza bat dago. Astean zehar arlo guztiak egin behar dira, koadernoa, ingelesa, matematika, idazketa, psikomotrizitatea,irakurketa, ordenagailua…

Odutegia:
9.00-11.00 gelan
11.00-11.30 jolastordua
11.30-12.30 gelan
12.30-14.10 bazkalordua eta jolastordua
14.10-16.00 gelan

2007-04-28

Beste irakasleak, jantokiko andreak, zuzendariak...

Beste irakasleentzako ere ez daukat berba onik baino. Heldu nintzan lehengo eguneatik, pasadan urteko praktikalditik sentidu naz oso babestuta. PAsadan urtean be lehengo momentutik itzi eustien euren lanean parte hartzen eta laguntzen eta hau niretzako oso aberasgarria izan da, ze adibidez pasadan urtean 5 urteko gelan egon nintzan baina tutoritzan bazkaldu ostean laguntzen neutsien 3 urteko irakasleei ere eskulanak ebagitzen, edo klaseko kartel barriren bat margozten... Gero be eurak beti beti eskertu deustie nire laguntza.



Eta aurten be antzeko egoera izan da, nahiz eta lehentasuna emon deutsadan Edurneri laguntzean normala dan lez, gure lanak amaitzen genduzanean ez neukan inolako arazorik beste irakasleei laguntzeko, holan ikasiko nebalako bihar egunerako nire gelan nagoenerako trukotxo batzuk.

Jantokiko andreak ikasleen edo ikasle ohien gurasoak dira gehienak. Goizean goiz hasten dira janaria prestatzen eta 12etan 3 urtekoak doaz bazkaltzen, 12:15etan 4 urtekoak eta 12:30etan 5 urtekoak doaz. 3 eta 4 urtekoekaz irakasleak be egoten dira gehienak jaten amaitu arte. Eta andreak be gehien bat adin honetako umeekaz egoten dira, ahora jaten emon 3 urteko batzuri, bigarren platerak ebagi, eta behaarreko diran beste gauza batzuk egiten. Gero andreak eurak dira umeekaz egoten diranak bazkal ostetik arratsaldean 14:10etan umeak klasera sartu arte, jolasak egiten dabez, marrazkiak, ipuinak kontatu... Ordu horretarako ume guztiak txisa egin eta klasean euren lekuan jesarrita daukiez. Eta irakaslea gelara sartzen danean andreak barriro be jantokira doaz han gelditu direnei jantokia batzen eta garbitzen laguntzen.



Eta azkenik zuzendariekaz euki dodan harremana be egokia izan da baina ez naz egon denpora lar eurekaz. Gogoratzen dot pasadan urteko praktikak hasi aurretik Joseba Llona zuzendariagaz berbetan joan nintzela praktiketako batzarrean holan egiteko esan euskuelako, eta joan nintzen eta nire burua aurkeztu neutsan eta han egongo nintzela praktiketan esan neutsan. eta beragaz ez dot euki erlazio gehiago. Bai euki dot erlazioa ostera, Haur Hezkuntzako zuzendaria dan Monikagaz, beragaz sarriago egin dot berba, ia praktiketan
gustura ibili nintzen galdetu eustan, eta ia zelako esperientzia...

2007-04-27

Nire praktiketako irakaslea: EDURNE


Nire praktiketako irakaslea zoragarria izan da. Edurne dauka izena eta benetan ondo portatu da nigaz. Lehenengo momenturik bloggean aipatu dodan lez, umeen aurrean beste irakasle batelez aurkeztu ninduen. Eta egunez egun pilo bat irakatsi deust. Klasean hasierarik eskatzen eustan nire iritzia, umeak lekuz aldatu edo lanen bat egiteko ideiari buruz, eta horrek ni ere garrantzizko nintzela pentsarazi ninduen. Bere klasean ariketak, abestiak, ipuinak dana egiteko aukera emon deust. Gainera klaserako praktiketako lanean eskatu euskuen guk emoteko 2 lan saio gitzienez, horretan be EWdurnek ez eustan inolako pegarik imini.
Gero umeei buruz berba egiten genduan, nori kostatzen jakon gehiago klaseko erritmoa jarraitzea, nor dagoen berbati, nor dagoen jasanezin... Etorkizunean gurasoekaz harremanak eukiko dodazanean be zelan jokatu eta 3-4 aholku emon eustazan.
Eta hainbeste konfiantza hartu gendun, klaseko gauzez gain beste gauza batzuei buruz be itzelezko berbetaldiak egiten genduzala, familia, lagunak, bere alaba... Oso oso gustura sentiarazi nau.

Beste barik Edurne, hemendik milla esker eta beste hainbeste mosu.

2007-04-23

Egindako lan bereziak

50
Post honetan egindako lan berezi edo jolasen batzuk azalduko deutsuedaz.

Egindako lan berezien artean, fruitu lehorrekaz egin genduan eskulan bat dago. Umeek, intxaurren, pistatxoen, pipen azal eta oskolak eroan behar izan ebezan gelara. Gero han egin ahal ziren marrazkietako bat aukeratu beharko eben. Intxaur oskolakaz txoriak edo urtxintxak eta oskol eta azalakaz otzara bat egin ahal eben. Behin egin nahi ebena aukeratuta kartulinan margoztu behar eben. Eta gero, txoria edo urtxintxa aukeratu baeben oskola gainetik margotu beharko eben. Eta azkenik pegatu egin behar eben.

Bestalde, bariku arratsaldeetan gimnasia ordua geunkan, eta ordu horretan jolas desberdinak egiten genduzan.Egin gendun jolas bat aulkien jolasa izan zan baina inor kanporatu barik. Aulkiak borobilean jartzen dira eta musika jarrita dago. Musika gelditzerakoan umeak aulki libre bat aurkitu beharko dabe. Hurrengo txandarako aulki bat kenduko dogu. Baina ume guztiak jarraituko dabe jolasten. Barriro be musika ipiniko dogu. Oraingoan musika gelditzerakoan umeak aulki libre baten jesartzen saiatuko dira, eta jesarleku librerik aurkitzen ez dauanak beste lagun baten gainean jesarri beharko dau. Holan jarraituko dogu aulki bakarra gelditu arte eta umeak bata bestearen gainean "jesarri" arte.50

Jolas hau oso baliagarria da umeen arteko laguntasuna bultzatzeko. aulki barik geratzen diren laguneei laguntza emoteko. Eta era berean aulki barik geratzan dana ia norengana doan, ia laguntza eskeintzen deutsien, nork...

2007-04-14

Umeekaz harremanak

umeak
Umeekaz euki dodaz erlazioa oso hurbila ian da. Lehenengo momenturik hartu nabe beste irakasle bat lez. Nahiz eta Edurnegaz nengoanean gelan bera zan irakasle nagusia, ni bakarrik gelditzen nintzanean ez neban eukitzen inongo arazorik umeei azalpenak emon eta eurak lanean jartzeko, kasu giten eustien, errespetatzen ninduten.

Baina nire papela desberdina izan da, ni enaz izan agirika egiten izaten deutsena, ni eurekaz egon naz, eurekaz jolastu dot, barre egin, disfrutatu. Jolastorduan be, eurekaz jolasten gelditzen nintzan batzutan, edo euren istorioak entzuten. Ez dot esan nahi honegaz nire papela hobea edo txarragoa zan, desberdina baino ez, eta hori eurak igarri eben.


Egunak pasa ahala gero eta gehiago zoaz umeak ezagutzen eta eurak zu ezagutzen zaitue, gauzak galdetzen deutsuez... Baina niri benetan hunkigarri egin jatana, eta benetan gustatzen jatana, alde batetik, umeren bat etorri eta mosu bat emotea, baina ni nire lanetan egoten nintzanean, zuzentzen edo fitxaren bat prestatzen, umea etorri eta "moxu" eskatzea. Bestalde umeak jolastokian egozanean eta jolastorduan zein bazkaldu ostean eta euren ondotik pasatzean "agur andereño Ainhoa" esatea, niretzako hori bazan halako, aprezio keinu bat.

2007-04-12

Egun bereziak (antzerkiak, olentzero...)

3 egun berezi bizi izan dodaz, nire praktikaldian. Lehengoa abenduaren 1ean, euskeraren eguna ospatu genduan. Ordurako “Aitorren hizkuntza zaharra” abestiko lehengo apala ikasita euki genduan Haur Hazkuntzako guztiok.
Nagusien jolastorduan, 10:30etan ikastolako ume eta irakasle guztiak frontoian batu ginen. Bertan egoan aurreko egunean agindako kartel handia ere. Ume guztiak, euren atzamar txikiaren marka itzi eben “hatz txikia euskerarentzat handia” lelopean.

Dana hasi zan biribilketa bategaz, eta frontoi erdian itzitako hutsunera ikasle nagusi batzuk, pandero, trikitixa eta eskutik oratuta sartu ziren. Hiru-lau dantza egin ostean, txikiak eta nagusiak parte hartu ostean, prestatuta egozan altabozetatik, “Aitorren hizkuntza zaharra” abestia entzuten hasi ginen. Lehengo estrofa gogotsu abestu genduan eta hainbeste bider entzutearen porasuz, beste estrofetatik ere zati batzuk ikasi ebezan. Hau abestu eta gero eta ekitaldia amaitutzat emoteko, biribilketa erraldoi bat egin eben, (guk ez genduan parte hartu txikiegiak ginelako).


Beste egun berezi bat, abenduaren 19an bizi izandakoa da. Egun honetan, bai goizean eta bai arrastian antzerki saioak euki genduzan goizean; Karramarroi, Anne Mona eta Oskola etorri jakuzan. 10:00etan nik ezagutzen ez neban gela batera joan ginen. Haur Hezkuntzako maila guztiak eta Lehen Hezkuntzako 1go eta 2. mailakoak ere bai. Andereñoak kontatu eustienez, badira jada, hiru edo lau urte, talde hau ikastolara datorrena eta umeei asko gustatzen jake. Egia esan niri ere asko gustatu jatan.
Lehenego txotxongilo batzukaz hasi ziren, baina gero eurak, antzerkigileak, oso jantzi erakargarriekaz urten eben umeen aurrera. Alde txar bat aurkitzekotan, 3 urteko umeak egon ziran lehengo iladan lurrean jesarrita eta pertsonaiak urtetzerakoan, honeek ziren sustorik handiena hartzen ebenak, batez ere pertsonaia txarrak urten ebanean txotxongilo lez baino ez bazan agertu be, itxura baldarra, ahots zatarra… zelako negarrak!!
Baina gero, saioa amaitu ostean hiru pertsonaiak urten eta umeengana hurbildu ziren, mosuak emon eta eurekaz berbetan. Umeei asko gustatu jaken.

Hirugarren egun berezia, azkenengo eguna, Olentzeroren etorrera izan zan. Dana prest geunkan egun horretarako, bisperan opari guztiak zakuetan sartuta eta gelako letreagaz prest itzi genduzan.
Gelara heldu, mantalak jantzi eta jakea ganetik jarrita, lehengo negarrak hasi ziren bolanderak direla eta ez direla. Umeak binaka jarri eta jolastokirantz abiatu ginen, Olentzero ikastola alboko eurberatik behera ikusteko. Han goian ikusi ebenean behorragaz, zelako ilusiñoa!!! Atzetik bere laguntzaileak eta triki eta panderojoleak etozan. Gitxika gitxika patio erdira heldu zan, ozenki berba batzuk esan ostean, abestu egin gendun eta pare bat dantza ere bai.
Gero gelara joan ginen, Olentzero etorri arte itxaroten, hiru urteko gelatan denpora lar egon zanez, lau urteko hiru geletako umeak gela bakarrean batu genduzan. Etorri zan ba Olentzero! Eta abestu ostean ilada bat eginda, mosua emon , kartea itzi eta berak “gusanito” pakete bat emoten eutsen, euren izena eta onak izan ziren ala ez galdetuaz batera. Gero opariak zakuetan gelan itzi eta 5 urteko gelara joan zan. (opari honeek, gurasoei gutun bat bialdu eta etxean erabiltzen ez diren jostailuak ekartzeko eskatuta lortzen dira, umeak ezer jakin barik. Gero irakasleak zakuetan banatzen dabez bi gauza kontuan hartuta; nork ekarri dauan jolasa, eta ze gelari datorkion ondo).
Umeak jolastokira joan eta gero opariak zabaldu eta eurekaz jolasten egon ziren.

Gainontzeko egunak


Lehengo eguneko larriuneak pasatu ostean, gainontzeko egunetan eroso eta ahal neban neurrian laguntzen ibili nintzen. 8:30etan heltzen ziren irakasleak ikastolara eguneko programazioa egiteko, eta ni ere eurekaz batera heltzen nintzen. adinka batzen ginen gela desberdinetan, hau da, 3 urteko irakasleak gela baten, 4 urtekoen irakasleak beste baten eta 5 urtekoenak beste baten. Eguneko programazioa egiten genduan 9:00etararte umeak gelatan sartzen hasi arte. Goizean beti jartzen gendun eguraldia eta izena eta bitsak pasatzea. Eta gero egun bakoitzean tokatzen zana, edo psikomotrizitatea, fitxa, grafomotrizitatea, ipuina, hormairudia... egunaren arabera.


Hau egin eta gero bakoitza bere gelara joaten zan, eta ni Edurnegaz batera gure gelara joaten ginan eta egunerako programaturikoa martxan jartzen genduan. Edurne zan gehienetan azalpenak emoten ebazana, zer egin behar zan, zelan... Hau azaldu eta bakoitza bere lekura joaten ziranean lanera, ni gehien kostatzen jakienekaz egoten nintzen, 6 edo 7 euki genduzalako horrelakoak. eta amaitzen joaizanean, Edurneri zuzentzen laguntzen neutsan.


Hau gelakoari deritxonez, jolastokia astean maila desberdinetako iraksleei zaintzea tokatzen jaken. aste baten 3 urtekoak, hurrengoan 4 urtekoak eta hurrengoan 5 urtekoak. Bitartean beste irakasleak gelan gelditzen ziren lanen bat amaitzen edo bestela txokora joaten ziren goizeko kafetxoa edaten.


Gero barriro klasera bueltatu, baina denpora gitxirako, laster bazkaltzen ordua heltzen jakulako, 3 urtekoak 12:00etan joaten ziren, gu, 4 urtekook, 12:15etan eta 5 urtekoak 12:30etan.


Jantokian 3 eta 4 urtekoekaz bertako andreez gain irakasleak ere eurekaz egoten ziren, ebagitzen laguntzeko, batzuri ahora emoteko... Gero irakasleak bazkaltzen gendun eta txokora joaten ginen apurtxu baten trankil egoten. Eta laster barriro gelara, azkenengo ia 2 orduak egin eta etxera joateko.

2007-04-10

Praktiketako lehenengo eguna

Gogo handiak neukazan arren praktiketako lehenengo eguna heltzeko, heldu zanean nahiko urduri egon nintzen. Pasadan urtean ere leku bardinean egon nintzen arren praktikak egiten eta oso gustura amaitu arren, egun haretan euki neban holako urduritasun puntu bat egun guztian zehar, ez nekien gauza barririk aurkituko neban, zer aldatu zan, nor izango zan nire irakaslea, ze adinetako umeekaz egongo nintzan...
Goizean goiz esnatu eta ikastolarantza abiatu nintzen. Lehengo eta behin zuzendariarengana joan nintzen, heldu nintzela esan eta ia nor izango zan nire irakaslea galdetzeko. Esan eustan oraindik ez ebela pentsatu eta koordinatzailea etorri arte itxaroteko. Koordinatzailea egun horretan apurtxu bat berandutxoago heldu zan, baina heldu bezain laster esan eustien nor izango zan irakaslea. Koordinzatzailea heldu arte pasadan urteko praktiketako irakasleagaz egon nintzen gelan, baiana txarrena izan zan, ez ebela euki pentsatuta nogaz egongo nintzen ez ekielako ni praktiketan joatekoa nintzanik! ez jaken heldu unibertsitateko gutuna. 3 egun beranduago esan eustien heldu zala.
Holan ba esan eustienenan nogaz egongo nintzen, Edurne nire irakasleagana joan nintzen eta berak ere ez ninduenez espero, harrituta geratu zan hasieran, baina gero, lehenengo momentutik oso ondo hartu ninduen.
Holan ba, umeen aurrean aurkeztu ninduen beste irakasle batelez, inoiz ez, laguntzaile edo beste izen bategaz, ni handik aurrera, andereño Ainhoa izango nintzen.

Nire ikasgela


Nire klaseko umeak, 3 mahai multzotan jesarrita egozan.. 6 pertsonako mahai multzoa bat; hemengo 5 ume irakasleak jarri ebazan lehenengotik batera, eta 6.-a aldatzen joaten da, umeen laguntasunaren arabera, edo bat joan eta beste bat jartzen da andereñoaren baimenagaz. Hemengo umeak nahiko bizkorrak dira, ariketak orokorrean nahiko ondo egiten dabez.
Eta beste bi mahai multzoetan 10 ume egozan bakoitzean, normalean beti leku bardinean jesarten dira, nahiz eta batzutan baten bat lekuz aldatuta egon. Batez ere, mahai honeetariko baten dagoz, gauzak egitea gehiago kostatzen jaken 3-4 ume.

Gelan material desberdin ugari dago; batetik jolasteko materiala; sukaldea, kotxeak, panpinak, baloiak, puzzleak… bestetik, klaseko materiala; liburuak, pegamentoak, estutxeak margo gogorrak, puntzoiak eta ohialak, rotulkiak, arkatzak, fitxa liburuak, matematika kodernoa, hiztegiak, josteko materiala, eguraldia jartzeko materiala, atributoak lantzeko materialak, seriazioko txartelak, hiztegia lantzeko txartelak, …
Bakoitzaren lanak gordetzeko, artxibagailu bat daukie, fitxak, marrazkiak… gordetzeko. Ikasleekin erabiltzen doguzan beste gelak, psikomotrizitate gela eta bideo-gela.
Psikomotrizitate gelan, koltxonetak, bai lurrean bai eurekaz jolasteko forma eta kolore desberdinetakoak dagoz, egurrezko oholak dagoz bata bestegaz lotuta handik igo ta jaisteko aukera dabe eta goitik koltxonetara saltatzeko erea daukie. Gela honetan uztailak eta zapiak ere badaukiez eurekaz jolastu ahal izateko.

Ikastola eta Mungia ezagutzen


Lehengo eta behin ni praktiketan egon nazen ikastola azalduko deutsuet zelakoa dan, eta zelako ingurunean kokatuta dagoen, zuk, irakurle, ideia bat egin ahal izateko ikastola hau ezagutu ezean.

Larramendi ikastola, Mungiako auzo batean kokatuta dago, Belakoko LLona auzoan hain zuzen ere. Larramendi bederatzi pabiloi ezberdinek osotzen dabe. Beheko partean, sei pabiloi, baserria eta kirola egiteko pista aurkitu daikeguz. Lehenengo pabiloia haurtzaindegia da, bigarrenean lau eta bost urteko gelak dagoz, hirugarrena 3 urteko umeen gelak, laugarrenean, Lehen Hezkuntzako lehen zikloa aurkitzen dogu, bostgarrenean bideo gela, musika gela, eta martxan dagoen liburutegi barri bat, eta seigarrena, ikastolako ume guztiak edo gehienak ordutegi desberdinetan pasatzen diren jantokia da. Pabiloi honeek “beheko kantxa”-ren inguruan kokatuta dagoz.


Ikastolaren alde honetan, baserria aurkitzen dogu, hemen txokoa, zuzendariaren bulegoa, idazkaritza, administrazioa, fotokopiagailua…. dagoz.
Txokoa, aste egunetan, irakasleek atsedenaldietan euren kafetxoa hartu eta egoteko lekua da, eta asteburuetan ikasketa bidaira joango diren ikasleek taberna lez erabiltzen dabe diru apurtxu bat irabazteko asmoz.

Ikastolaren goiko partean hiru pabiloi dagoz, Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleentzat eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak dagoz, beste kantxa bat inguratzaen dabelarik.

Hizkuntza aldetik, ikastola gune euskaldunean kokatuta badago ere, herriaren hazkundea dela eta urterik urtera gitxitu egiten da euskaldunen kopurua.

2007-04-06

Gaien eta lanaren aurkezpena:

Zelan irakurle?? Nire blogg honetan buru belarri sartuko naz jada. Informazioa bilatzen aritu naz, zeri buruz berba egingo dodan zehazten, beste orri interesgarri batzuk bisitatzen.
Lehengo eta behin nire burua aurkeztuko deutsut irakurle; Ainhoa naz eta 21 u urte daukadaz. Mungian bizi naz eta magisteritzako 3.mailan nago, Haur Hezkuntzako espezialitatean.
Hau da egiten dodan lehengo blogg-a eta saiatuko naz ahalik eta ondoen egiten.

Blogg hau egiten Teknolgia Berrietako ikasgaian ikasten nabil eta Carlos Castaño da gure maisua. Bloggean nire praktikaldian ikusi eta ikasitakoari buruz arituko naz, gela, lanak, egun bereziak, irakasleak, umeak, harremanak...
Esan beharrik ere ez dago, zuk, irakurle, galderarik edo esatekorik izatekotan bildur barik idazten ausartzeko.
Hemen ba, egunez egun lantzen joango nazen gaien zerrenda;


  • Ikastola eta Mungia ezagutzen.
    • Nire ikasgela.

    • Praktiketako lehenengo eguna.

    • Gainontzeko egunak.

    • Egun bereziak (olentzeroran etorrera, antzerkiak...)

    • Umeekaz harremanak.

    • Egindako lanak.

    • Egindako lan bereziak; eskulanak, jolasak...

    • Nire praktiketako irakaslea: Edurne.

    • Beste irakasleak, jantokiko andreak, zuzendariak...

    • Pasadan urteko praktikaldiari buruz gogoeta.

    • Arduratzen naben gaiak.

    • Eskerrak eta agurra
    •