Gogo handiak neukazan arren praktiketako lehenengo eguna heltzeko, heldu zanean nahiko urduri egon nintzen. Pasadan urtean ere leku bardinean egon nintzen arren praktikak egiten eta oso gustura amaitu arren, egun haretan euki neban holako urduritasun puntu bat egun guztian zehar, ez nekien gauza barririk aurkituko neban, zer aldatu zan, nor izango zan nire irakaslea, ze adinetako umeekaz egongo nintzan... Goizean goiz esnatu eta ikastolarantza abiatu nintzen. Lehengo eta behin zuzendariarengana joan nintzen, heldu nintzela esan eta ia nor izango zan nire irakaslea galdetzeko. Esan eustan oraindik ez ebela pentsatu eta koordinatzailea etorri arte itxaroteko. Koordinatzailea egun horretan apurtxu bat berandutxoago heldu zan, baina heldu bezain laster esan eustien nor izango zan irakaslea. Koordinzatzailea heldu arte pasadan urteko praktiketako irakasleagaz egon nintzen gelan, baiana txarrena izan zan, ez ebela euki pentsatuta nogaz egongo nintzen ez ekielako ni praktiketan joatekoa nintzanik! ez jaken heldu unibertsitateko gutuna. 3 egun beranduago esan eustien heldu zala. Holan ba esan eustienenan nogaz egongo nintzen, Edurne nire irakasleagana joan nintzen eta berak ere ez ninduenez espero, harrituta geratu zan hasieran, baina gero, lehenengo momentutik oso ondo hartu ninduen. Holan ba, umeen aurrean aurkeztu ninduen beste irakasle batelez, inoiz ez, laguntzaile edo beste izen bategaz, ni handik aurrera, andereño Ainhoa izango nintzen. |
2007-04-10
Praktiketako lehenengo eguna
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario