3 egun berezi bizi izan dodaz, nire praktikaldian. Lehengoa abenduaren 1ean, euskeraren eguna ospatu genduan. Ordurako “Aitorren hizkuntza zaharra” abestiko lehengo apala ikasita euki genduan Haur Hazkuntzako guztiok.
Nagusien jolastorduan, 10:30etan ikastolako ume eta irakasle guztiak frontoian batu ginen. Bertan egoan aurreko egunean agindako kartel handia ere. Ume guztiak, euren atzamar txikiaren marka itzi eben “hatz txikia euskerarentzat handia” lelopean.
Dana hasi zan biribilketa bategaz, eta frontoi erdian itzitako hutsunera ikasle nagusi batzuk, pandero, trikitixa eta eskutik oratuta sartu ziren. Hiru-lau dantza egin ostean, txikiak eta nagusiak parte hartu ostean, prestatuta egozan altabozetatik, “Aitorren hizkuntza zaharra” abestia entzuten hasi ginen. Lehengo estrofa gogotsu abestu genduan eta hainbeste bider entzutearen porasuz, beste estrofetatik ere zati batzuk ikasi ebezan. Hau abestu eta gero eta ekitaldia amaitutzat emoteko, biribilketa erraldoi bat egin eben, (guk ez genduan parte hartu txikiegiak ginelako).
Beste egun berezi bat, abenduaren 19an bizi izandakoa da. Egun honetan, bai goizean eta bai arrastian antzerki saioak euki genduzan goizean; Karramarroi, Anne Mona eta Oskola etorri jakuzan. 10:00etan nik ezagutzen ez neban gela batera joan ginen. Haur Hezkuntzako maila guztiak eta Lehen Hezkuntzako 1go eta 2. mailakoak ere bai. Andereñoak kontatu eustienez, badira jada, hiru edo lau urte, talde hau ikastolara datorrena eta umeei asko gustatzen jake. Egia esan niri ere asko gustatu jatan.
Lehenego txotxongilo batzukaz hasi ziren, baina gero eurak, antzerkigileak, oso jantzi erakargarriekaz urten eben umeen aurrera. Alde txar bat aurkitzekotan, 3 urteko umeak egon ziran lehengo iladan lurrean jesarrita eta pertsonaiak urtetzerakoan, honeek ziren sustorik handiena hartzen ebenak, batez ere pertsonaia txarrak urten ebanean txotxongilo lez baino ez bazan agertu be, itxura baldarra, ahots zatarra… zelako negarrak!!
Baina gero, saioa amaitu ostean hiru pertsonaiak urten eta umeengana hurbildu ziren, mosuak emon eta eurekaz berbetan. Umeei asko gustatu jaken.
Hirugarren egun berezia, azkenengo eguna, Olentzeroren etorrera izan zan. Dana prest geunkan egun horretarako, bisperan opari guztiak zakuetan sartuta eta gelako letreagaz prest itzi genduzan.
Gelara heldu, mantalak jantzi eta jakea ganetik jarrita, lehengo negarrak hasi ziren bolanderak direla eta ez direla. Umeak binaka jarri eta jolastokirantz abiatu ginen, Olentzero ikastola alboko eurberatik behera ikusteko. Han goian ikusi ebenean behorragaz, zelako ilusiñoa!!! Atzetik bere laguntzaileak eta triki eta panderojoleak etozan. Gitxika gitxika patio erdira heldu zan, ozenki berba batzuk esan ostean, abestu egin gendun eta pare bat dantza ere bai.
Gero gelara joan ginen, Olentzero etorri arte itxaroten, hiru urteko gelatan denpora lar egon zanez, lau urteko hiru geletako umeak gela bakarrean batu genduzan. Etorri zan ba Olentzero! Eta abestu ostean ilada bat eginda, mosua emon , kartea itzi eta berak “gusanito” pakete bat emoten eutsen, euren izena eta onak izan ziren ala ez galdetuaz batera. Gero opariak zakuetan gelan itzi eta 5 urteko gelara joan zan. (opari honeek, gurasoei gutun bat bialdu eta etxean erabiltzen ez diren jostailuak ekartzeko eskatuta lortzen dira, umeak ezer jakin barik. Gero irakasleak zakuetan banatzen dabez bi gauza kontuan hartuta; nork ekarri dauan jolasa, eta ze gelari datorkion ondo).
Umeak jolastokira joan eta gero opariak zabaldu eta eurekaz jolasten egon ziren.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
1 comentario:
Oso egokiak iruditzen zaizkit antzezlanak umeentzat. Beraiek oso ondo pasatzen dute, arreta mantentzen dute eta gai desberdinak jorratu daitezke.
Egokia da horrelako ekintzei denbora eskeintzea ikastetxeetan.
Publicar un comentario