Arduratzen naben gaietariko bat, inmigrazioaren asuntoa da. Gure gelara ume atzerritarrak etorriko jakuzala gauza ia segurua da, eta zelan jokatu beharra dago ume horrekaz? ze ariketa egin? zelan berba egin? ze arazoa gordinagoa da gazteleraz berbarik egiten be ez dakienean, ume errusiarrak adibidez.
Aurtengo praktikaldian euki dot ume benezolar bat, Mungira maiatzean heldu zan. Irailean hasi zan klasera, euskerazko klasera, euskera ezagutu bere egin barik. Umea, egunero ordu guztietan dago gugaz gelan, eta dana egiten dau beste ikasleen moduan, fitxak, jolasak, arbelean lanak… dana. Baina beste guztiei azaldu ostean, beragana joaten gara, eta euskeraz-erderaz azaltzen deutsagu ostabere zer egin behar dan. Umea oso argia da, fitxak eta lanak arazo txikiena ere eduki barik egiten dauz, fina da lanean. Gainera hizkuntza berriarekiko interes handia daukana nabaria da. Euskeraz zenbatzen ikasi dau, koloreak euskeraz esaten badakiz, “bai”, “ez”, “andereño”, “zure lekura”… berbak bereganatzen hasi da. Kuriosoa eta polita da ere bai bere berbakerea entzutea. Adibide bat; berak estutxeari “cartuchera” deitzen deutso, eta bere alboko mahaikideari behin esan eutsan; “tienes que recoger la cartuchera”, alboko umea adi-adi geratu jakon. Ez ekian zer esaten ebilkon. Polita da gauza horreek ikustea. Irakasleak, umearentzat, cd bat prestatzen dago han ikusi ahal izateko euskeraz eta erderaz, etxean gurasoen laguntzaz, gorputzeko atalak, etxeko eta gelako gauzen izenak, animaliak….
Klasean ikusi neban lehengo biderrez “bai” eta “ez” baino ez ebezan esaten. Eta joan nintzen egunean, esaten geuntsan guztia ulertzen eban eta bera ere asko saiatzen zan euskeraz berba egiten.
Umeagaz ez dogu aparteko metodologia berezirik erabili, gelan besteak egiten eben bardina egiten eban. Hasieran hainbat keinu egiten geuntsazan hobetu ulertu eta ahalik eta gaztelera gitxien erabiltzeko.
2007-05-10
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario