2007-05-11

Eskerrak eta agurrak;

Heldu da ba, agur esateko ordua. Gustura egon naz nire praktikaldiko oroitazpenak gogora ekarten baina blog hau amaitutzat emotera noa. Ekainean azterketak hasiko dira eta laster prestatzen hasiko beharko naz. Eskerrik asko, zuri irakurle, sartzeagaitik eta nire postak irakurtzeagaitik. Eskerrik asko, goian be aipatu dodan arren, nire praktikak ahaztezin egin dozuezan; Edurne, Izaskun, Edurne; maisu Beto, Aitziber, Aintzane, Maite, Agurtzane, Itziar eta Itziarreri (zorionak!!!).

Eta nire eskerrik beroenak 2 pertsonarentzat; batetik nire amatxurentzat, praktiketan egon nazenean egunero entzuteagaitik niri gertatutako gora beherak, eukitako zailtasunak eta hobetzen laguntzeagatik bera irakasle izanda. ESKERRIK ASKO AMATXU!!

Eta bestetik nire mutillari, hasieran blog honegaz pare bat arazo euki nebazanean soluzionzatzen laguntzeagaitik, eta batez be, nire umeen gora behera guztiak ya buruz dakizalako,jeje.
Beste barik, eskerrik asko eta laster arte.

2007-05-10

arduratzen naben gaiak;

Arduratzen naben gaietariko bat, inmigrazioaren asuntoa da. Gure gelara ume atzerritarrak etorriko jakuzala gauza ia segurua da, eta zelan jokatu beharra dago ume horrekaz? ze ariketa egin? zelan berba egin? ze arazoa gordinagoa da gazteleraz berbarik egiten be ez dakienean, ume errusiarrak adibidez.

Aurtengo praktikaldian euki dot ume benezolar bat, Mungira maiatzean heldu zan. Irailean hasi zan klasera, euskerazko klasera, euskera ezagutu bere egin barik. Umea, egunero ordu guztietan dago gugaz gelan, eta dana egiten dau beste ikasleen moduan, fitxak, jolasak, arbelean lanak… dana. Baina beste guztiei azaldu ostean, beragana joaten gara, eta euskeraz-erderaz azaltzen deutsagu ostabere zer egin behar dan. Umea oso argia da, fitxak eta lanak arazo txikiena ere eduki barik egiten dauz, fina da lanean. Gainera hizkuntza berriarekiko interes handia daukana nabaria da. Euskeraz zenbatzen ikasi dau, koloreak euskeraz esaten badakiz, “bai”, “ez”, “andereño”, “zure lekura”… berbak bereganatzen hasi da. Kuriosoa eta polita da ere bai bere berbakerea entzutea. Adibide bat; berak estutxeari “cartuchera” deitzen deutso, eta bere alboko mahaikideari behin esan eutsan; “tienes que recoger la cartuchera”, alboko umea adi-adi geratu jakon. Ez ekian zer esaten ebilkon. Polita da gauza horreek ikustea. Irakasleak, umearentzat, cd bat prestatzen dago han ikusi ahal izateko euskeraz eta erderaz, etxean gurasoen laguntzaz, gorputzeko atalak, etxeko eta gelako gauzen izenak, animaliak….

Klasean ikusi neban lehengo biderrez “bai” eta “ez” baino ez ebezan esaten. Eta joan nintzen egunean, esaten geuntsan guztia ulertzen eban eta bera ere asko saiatzen zan euskeraz berba egiten.
Umeagaz ez dogu aparteko metodologia berezirik erabili, gelan besteak egiten eben bardina egiten eban. Hasieran hainbat keinu egiten geuntsazan hobetu ulertu eta ahalik eta gaztelera gitxien erabiltzeko.

2007-05-07

Pasadan urteko praktikaldiari buruz...

Haur Hezkuntzako 5 urteko gelan egon nintzan pasadan urtean, D eredua, guztiz euskalduna, ingeleseko klasean izan ezik. Gelan 25 ume ziran, 12 mutil eta 13 neska.
Gelan ez egoan ume atzerritarrik, eta ume gehienen gurasoak euskaldunak dira, eta gitxienez umeraren aita edo ama kasu guztietan euskalduna da.
Ume guztiak gauza bategaitik edo besteagaitik azkenean berezi egiten jatzuzan arren, badagoz berez bereziak ziren umeak. Nik honeetariko 4 euki dodaz:

1. Errepikatzailea da eta aurten ere barriz errepikatzeko moduan dago, ez dau atentziorik jartzen klasean, eta bere gainean egon behar dozu momento oro klaseko lanak egiterakoan. Nire praktiketako hilabetean, akademikoki gehien beragaz egon nintzen umea da.

2.Jaiotzean arnasa barik gelditu zala eta, orain ibiltzeko zailtasunak daukaz. Hankak barrurantza doblatuta daukaz eta askotan korrika egiterakoan jausi egiten da. Eta jausten dan bakoitzean bihotza apurtzen jatzu, gainera andereñoak altsatzen ez laguntzeko, berak ikasi beharreko gauza bat zala esan eustan, beraz, min egiten deutsu.

3. Ume diabetikoa da. Askotan berak igartzen eban ez egoala ondo eta 3 urteko gelan bere izekoa zanez andereñoa beragana bialtzen gendun ikusteko ia zelan egoan. Harrigarria zan zelan 5 urtagaz berak igartzen eban, ez egoala ondo eta berak esaten euskun “bajito” egoala, eta gehienetan holan zan, eta insulina pintxatu behar izaten jakon eta zeozer jateko emon.

4.Minbizidun umetxua da. Heldu eta berehala impakto itzela izan zan, uletxu barik egoalako. Benetan ikaragarria izan zan. Aurreko hiruhilabetean asko falta ei izan radioterapia eta kimioterapia emoten ibili jakozalako. Ume hau benetan berezia izan da niretzat

Klasean, umeentzako hogeita bost mahai eta aulki egozan. Mahaiak gelatik banan-banan bananduta egon daitezke edo taldeka jarrita (euren portaeraren arabera egiten zan). Ikasgelak 2 ate daukaz. Lehengo atean kokatzen bagara, gure ezkerraldean kakoak ikusi daikeguz, honeetan umeak euren jakeak eskegitzen dabez. Honeen gainean kortxoak dagoz, umeen irudi eta lanak jartzeko. Honen alboan apalak dagoz, hemen plastikarako erabiltzen dabezan materialak gordetzen dabez, puntzoiak, plastilina, ohialak… Aurrez-aurre lehioak daukaguz, eta lehioen bitarteko hutsune baten, ordenagailua gordetzeko armairua daukagu. Alboan iturri bat dago, bazkaldu aurretik eskuak garbitzeko, edo egarri diranean ura edateko… Honen alboan 2 arbel dagoz, bat laukiduna eta bestea normala. Orain eskumarantza begiratu ezkero, liburutegia aurkitzen dogu, liburuz beteta, eta goiko apalean umeen fitxak, marrazkiak, lanak gordetzeko erabiltzen diran fitxategiak daukaguz. Eta azkenik, andereñoaren mahaia dago, bigarren atearen ondoan, eta mahiaren atzean bere gauzak gordetzeko armairua dauka.
Hormei dagokionez, Haur Hezkuntzan ikasten diren gauzei buruzko irudiz apainduta dago, arbolaren gainean adibidez alfabetoko letra polit batzuk dagoz.
.

Denborari dagokionez, ordutegia erabiltzen dabe. Lan plangintza bat dago. Astean zehar arlo guztiak egin behar dira, koadernoa, ingelesa, matematika, idazketa, psikomotrizitatea,irakurketa, ordenagailua…

Odutegia:
9.00-11.00 gelan
11.00-11.30 jolastordua
11.30-12.30 gelan
12.30-14.10 bazkalordua eta jolastordua
14.10-16.00 gelan